Hauts bihurtu zinetan -Juan Kruz Igerabide

Dícese de los políglotas o practicantes de lenguas varias.

Moderador: Larús

Avatar de Usuario
zuriain
Lector
Mensajes: 80
Registrado: 01 Jul 2011 11:33
Ubicación: Nafarroa

Hauts bihurtu zinetan -Juan Kruz Igerabide

Mensaje por zuriain »

Imagen

Uploaded with ImageShack.us


Título original: Hauts bihurtu zineten

Autor/a: Juan Kruz Igerabide


Sinopsis: Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa. (Alberdaniaren orrialdetik hartuta)


Liburu ederra Igerabidek idatzi zuena. Modu soil eta sotil batean istorio eder eta gogor bat kontatzen digu. Ez nau harritu irakurtzeak Igerabidek haurrentzako literatura idazten duela, ze, kontatzen dituenak helduentzat izanik ere, tonu berezi, ia naif batean deskribatzen baititu, aldi berean egoeren laztasunari izkintxo egin gabe.
Alde onak: pertsonaia oso ondo landuak daude, deskribapen historikoa ere ederra da, kontatzeko modua ederra...
Ez hain onak: zerbait aipatzearren, pertsonaia gaiztoetako bat -Marro- gaiztoegia da nolabait esateko. Protagonistei gertatzen zaien ia guztiaren errua izaten du. Beste gaiztoa -irakaslea- askoz hobeto dago marraztua: gaiztoa, baina gixajoa aldi berean.

Gomendagarria oso, baita euskara ikasten ari direnentzat ere, hizkuntza ez baita oso zaila.
1
Responder