Errauts - Eneko Aizpurua

Dícese de los políglotas o practicantes de lenguas varias.

Moderador: Larús

Avatar de Usuario
zuriain
Lector
Mensajes: 80
Registrado: 01 Jul 2011 11:33
Ubicación: Nafarroa

Errauts - Eneko Aizpurua

Mensaje por zuriain »

Errauts - Eneko Aizpurua
Imagen

Magrebtar gizaseme bat labankadaka hil dute Lazkaon. Abokatu batek hilketa argitzeko eskatu dio Mikel Egileorri. Kazetaria kinka txarrean da, egunkariko lanpostua galtzeko arriskuan. Lan eta diru arazoek eraginda, Egileorrek mandatua onartu eta lanari ekingo dio berehala. Ikerketak ezkutuko interes zikinen, negozio ilunen eta eraildako etorkinen errautsak lurpetik atera eta denen bistan haizatuko ditu ustelkeriaren kiratsa bazter guztietara zabalduz.


Tira, Ilargi Harriaren 700 orrialdeetatik atseden hartzeko, nobela labur hau aukeratu dut eta ez zait damutu, hautaketa egokia izan baita: bizia, laburra, eta zuzena. Funtsean, nobela poliziakoa da, beltza. Autore honen lehen nobela da, eta debuta izateko ez dago batere gaizki. Argumentua ondo dago, bere misterioa du eta gaurkotasun handiko gaiak jorratzen ditu: arrazakeria, inmigrazioa, eta abar. Pertsonaia nagusia Egileor (Egi-lehor :cunao: ) kazetari desastrea da, eguna batetik bestera ematen duena misterioa argitu nahian, bere nobiarekin liskarrean betiere. Hainbat gauza hobe daitezke nire ustez: deskripzio batzuk turistentzako gidetatik ateratakoak dirudite, eta informazioa batzuetan kasualitate gehiegizkoen bitartez iristen zaio protagonistari.
Baina, oro har, oso nobela entretenigarria da.

Gomendagarria :D
1
Responder